Atzo bukatu zen Altzoko I. frontenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2015eko abenduaren 21a

Xabier Berasategik eta Odei Arregik irabazi dute lehen txapelketa hau.

Goizean, jokatu ziren final aurreko partiduak. Joseba Amianok eta Ibai Irurek, ez zuten partida amaitu, Josebak orpoa bihurritu zuelako, hau dela eta, Erik Sagastume eta Xabier Goikoetxea sailkatu ziren finalera. Bigarren final aurreakoan, Eneko Alkortak eta Mikel Otañok 16-30 galdu zuten Xabier Berasategi eta Odei Arregiren aurka.

Finala, arratsaldeko 5:00etan jokatu zen, jende asko etorri zen ikustera eta Xabier Berasategik eta Odei Arregik irabazi zieten 30-17 Erik Sagastume eta Xabier Goikoetxeari.

Irabazleei, herriko produktuekin osatutako zesto bana eman zitzaien.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!