Larunbatean hasiko da I. Altzoko Frontenis Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2015eko abenduaren 8a

Hogeita hamaihuru bikotek eman dute izena Otsabiope Gaztetxekook antolatu dugun ekimen honetan. Larunbatean, abenduak 12, goizeko 9:00etan joko dituzte lehen zartadak.

Abenduaren 12 eta 13an jokatuko dira lehen kanporaketak. Finalaurdenak, finalerdiak eta finalak abenduaren 20an jokatuko dira. Partida guztiak Altzo Muinoko frontoian jokatuko dira. Parte-hartzaileen artean, modalitate honetan oso trebatuak dauden batzuk eta saiatu ugari daude. Giroa ziurtatua dago, baina animoa guztiak eskertuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!