Euskararen eguna egunero Altzon

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2015eko abenduaren 4a

Otsabiope Gaztetxekook Euskararen Egunari jarraipena eman nahi diogu, eta gurekin nahi zaituztegu beste guztiak: Altzotarrontzat egunero da euskararen eguna!

Arratsaldeko 17:00etan Mosaikoa osatuko dugu Altzoko plazan bertara inguratzen garenon artean. Gero, kantaldia bertako musikariekin, mordoxka daukagu-eta. Eta bukatzeko, 19:00etatik aurrera, Bertso-Triki poteoa Altzoko taberna, jatetxe, elkarte, txozna eta bestetaik barrena. Bertsolariak: Harituzeko lagunak, neska-mutil jatorrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!