[Ilusioa]

Erabiltzailearen aurpegia Alex Padilla 2019ko urr. 4a, 12:19

Elhuyar hiztegiak [poza], [itxaropena] eta [irudimenezko ikuspena] bezala definitzen du ilusioa. Nik hauei guztiei, bat gehituko nahiko nieke: gure eguneroko bizitzan beharrezkoa izan beharko lukeen 'sentimendu' bat. Sentimendu, egoera, emozio, sentsazio… ez dakit zehazki ilusioa nola definitu baino bai honek gugan duen garrantzia.

Ilusioa galtzeari beldurra diot. Sekulako beldurra. Beti izan naiz gauza guztiengatik ilusionatu naizen pertsona horietako bat. Ilusioa lan berria hasterakoan, ilusioa pisu berria estreinatzerakoan edota ilusioa bat-batean, espero ez duzun pertsona batek bidaltzen dizun Whatsapp mezu bat jasotzerakoan. Horrek ere izugarri pozten nau.

Bizitzan aurrera egin ahala, ilusioa galtzen dugula iruditzen zait: enpresa berdinean denbora asko eramateagatik, bikotekidearekin krisi batean egoteagatik… eta horrek sekulako eragina dauka gure egunerokoan.

Nire kasuan, jarrera positibo bat izaten saiatzen naiz eta nire inguruan ditudan lagunei eta senitartekoei ere jarrera hori transmititzen ahaleginak egiten ditut. Ilusionatuta bizi den pertsona batek bizia ematen dit eta gertu izan nahi dut. Zero ilusio, zero motibazio duen pertsona bat aldiz, nire bizitzatik urrun behar dut. Ez gara inoiz ondo konponduko!

Bai, badakit… bizitza ez dela arrosa kolorekoa eta denok dugula arazotxoren bat edo beste, baino ilusioa izan daiteke askotan goiari eusteko irtenbide bat.

Beraz, badakizu… testutxo hau irakurtzen amaitzen duzunean, hartu mugikorra eta idatzioizu Whatsapp mezu bat aspaldian hitz egin ez duzun lagunen bati. Sekulako ilusioa egingo dio eta zeinek daki, beharbada, datorren hilabeteetarako planen bat martxan jar dezakezue? ;)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!