2019ko mendiko egutegia banatzen ari da Alegiako Mendi Asanblada

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2018ko abenduaren 26a

Alegiako Mendi Asanbladak laguntza eskatu du datorren urtean ere mendi irteerak antolatzen jarraitzeko. Bost euroko ekarpena eginez, 2019ko mendi irteeren egutegia banatuko dute. 

Alegiako Mendi Asanbladatik azaldu dutenez, "2018. urtea amaitzear den honetan, aurten ere herritarren laguntzari esker mendi irteera ederrak egin ditugu. 2019. urterako, gure asmoa irteerak antolatzen jarraitzea da. Baina horretarako, herritarren laguntza beharko genuke: hau da, 5 euroko ekarpena egin batzordekideoi zuzenean edo herriko tabernetan egin. Guk trukean mendiko egutegia zuei opari". Bildutako dirua, taldeko segurua, kartelak eta abar ordaintzeko izango direla azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!