Aldabatik Santa Marinara mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2018ko azaroaren 27a

Igande honetarako antolatu dute Alegiako Mendi Asanbladakoek ibilaldia eta Santa Marinan hamaiketakoa egingo dute.

Alegiako Mendi Asanbladak mendi ibilaldia antolatu du igande honetarako, abenduak 2. Aldabatik Santa Marinara joango dira eta bertan hamaiketakoa egingo dute.

Aldabara autoz joango dira, 09:00etan Tonto-kalean elkartu ondoren. Aldabatik oinez joango dira Santa Marinara, eta bertan, esan bezala, hamaiketakoa egingo dute, aurtengo urteari amaiera emanez. Ondoren, 13:30ak aldera, autobusez Alegiara itzuliko dira.

Izena emateko epea amaitu bada ere, autobusean oraindik lekua dagoenez, aukera dago interesa dutenek izena emateko. Horretarako alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzi behar da. Helduek 10 euro eta haurrek 5 euro ordaindu behar dituzte. Prezio horren barne sartzen da autobusa eta hamaiketakoa. Alegiako Mendi Asanbladatik deialdia egin diote jendeari parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!