Alegiako Mendi Asanbladak ekainak 30 eta uztailak 1erako asteburuko irteera antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2018ko ekainaren 1a

Urteroko ohiturari jarraituz, udako oporraldia hasi aurretik, asteburuko irteera antolatu du. Aurten Arantzara joateko asmoa dute.

Ekainaren 30ean, larunbata, Leurtzako urtegira eta San Juan Xar Basora joango dira. Lo Arantzako Aterpetxean egingo dute. Uztailaren 1ean, igandea, Zepuru mendira irteera egingo dute.

Izena emateko epea ekainak 12ra arte da eta kultur etxean edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidean egin daiteke. Plazak mugatuak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!