Erroizpe mendira egingo dute irteera Alegiako Mendi Asanbladakoek

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2017ko urtarrilaren 26a

Alegiako Mendi Asanbladak aurtengo bere lehenengo mendi irteera egingo du igande honetan, urtarrilak 29. Erroizpe mendira joango dira lehen irteera horretan mendizaleak.

Hitzordua 09:00etan izango da, eta ohi bezala, Tonto-kalen elkartuko dira. Kotxeetan abiatuko dira Alegiatik, beraz, ez da izenik eman behar aurretik irteeran parte hartzeko.

Belauntzaraino joango dira autoz, eta handik abiatuko dira Erroizpe mendiko tontorrera (804 metro). Bazkal ordurako Alegiara itzultzea aurreikusten dute Alegiako Mendi Asanbladako kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!