Altzora irteera, Alegiako Mendi Asanbladarekin

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2016ko irailaren 23a

Altzoko Haundiaren ibilbidea antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak iganderako. Mendi irteeran parte hartu nahi duenak 09:00etan Tonto-kalera joango beharko du, handik abiatuko baita. Bi orduko ibilbidea izango da, eta itzuleran Alegiako Azoka Bereziarekin bat egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!