Pirinioetara irteera Alegiako Mendi Asanbladarekin

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2016ko ekainaren 15a

Pirinioetara joango gara uztailaren 2 eta 3ko asteburuan. Autobusez joango gara bertara eta uztailaren 2an 09:00etan elkartuko gara Tonto-kalen, bidaiari ekiteko.

Zurizako aterpean egingo dugu lo. Bi prezio daude irteerarako: helduek 41 euro ordainduko dituzte eta haurrek 28 euro. Prezioan sartuta daude autobusa, aterpean lo egitea, afaria eta gosaria. Itzulera uztailaren 3an, igandea, arratsaldean egingo da. Egingo dugun ibilbidea Linza-Gamueta izango da, 7,5 kilometrotakoa. Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko epea ekainaren 17a bukatzen da. Horretarako Alegiako eskolaren atarian dagoen orria erabili daiteke edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!