Alegiako Mendi Asanbladaren urteko azken irteera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2014ko azaroaren 27a

Igande honetan, azaroak 30ean, Alegiako Mendi Asanbladaren urteko azken irteera egingo da. Ohitura den bezala, urtean azkenekoa denez, babarrun jatea ere egingo da.

Ibilaldia Langaurre aldera izango da. Buelta  txikia nahi dutenak Langaurrera alde batetik igo, han egon eta gero beste aldetik jaitsiko dira. Ibilaldi handiagoa nahi dutenak Marea aldera edo Intxurrera joango dira.  10:00etan aterako dira Tonto kaletik.
Bazkaria Intxurre elkartean izango da, 14:00etan. Ohiko lekuetan jarrita daude izen emate paperak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!