Arantzazu-Urbia mendi irteera urriaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Mendi Asanblada 2014ko urriaren 20a

Alegiako Mendi Asanbladak beste irteera bat antolatu du eta nahi duten guztiek parte hartzeko gonbitea egiten du.

Irteera urriaren 26an izango da, eta Arantzazutik Urbiarako bidea egingo dugu. Autobusa 08:00etan aterako da eta itzulera 14:00ak alderako aurreikusten da. Prezioa: helduak 10 euro eta umeak 3 euro. Izen ematea: herriko tabernetan eta eskolako kanpoaldean jarriko dira izena emateko orriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!