Aurrematrikula egiteko epea zabalik dago urtarrilaren 29a bitarte

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Herri Eskola 2021eko urtarrilaren 18a

Alegiako Herri Eskolak gaur zabaldu du 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea. Urtarrilaren 29a bitarte egin daiteke.

Alegiako Herri Eskolan 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik dugu, urtarrilaren 29ra bitartean. Bizi dugun egoera dela eta, aurrematrikula kanpainaren inguruko xehetasunak azaltzeko, urtarrilaren 21ean, ostegunean, bilera informatibo bat egingo da.

Bilerara joan nahi duenak, beharrezkoa izango du aldez aurretik eskolara deitzea, 943 65 32 37 telefono zenbakira. Edukiera mugatuarekin egingo da bilera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!