Aiztondo klubaren ate irekien jardunaldia ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiztondo NKT 2026ko maiatzaren 27a

Hilaren 29an, ostiralez, boleiboleko ate irekien jardunaldia egingo du Aiztondo klubak Villabonako Olaederra kiroldegian.

Alebinentzat (2016an eta 2015ean jaiotakoak) eta infantilentzat (2014an eta 2013an jaiotakoak) izango da jardunaldia, eta 17:45etik 19:00etara egingo da. Entrenamendu bat egingo dute, eta aukera izango da datorren denboraldirako taldean izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!