Aiztondo NKT klubeko lau talde aritu dira lehiatzen: alebin G12, infantil G14, kadete G17 eta senior G25. Kadete eta infantil mailetan, multzoen fasea lehen eta bigarren bezala gainditu dute, Champions League faserako sarbidea emanez, eta horregatik final-hamaseigarreneko gainontzeko taldeetatik lehen sailkatutako taldeei aurre egin behar izan diete.
Infantilen taldeak penaltietan fasea gainditu dute azken minutuetan 1-1 berdindu ostean. Final-zortzirenetan galdu egin dute Sporting Clube de Portugal handi baten aurka. Aldiz, kadeteek, lider gisa multzoen fasea gainditu ostean, 1-0eko emaitzarekin bukatu egin dute Zubietako Z5 an Futfem Talents FC taldearen aurka.
Alebinak eta Seniorrak Europa Leagueko sailkatu dira multzoko hirugarren sailkatu bezala. Talde txikienak ez daude ohituta hainbeste partidak jokatzera eta horregatik nekea nabaritu egin da eta New York Soccer Clubaren aurka bukatu dute parte hartzea.
Senior taldeak finalera iristea lortu du. Partidan Aiztondoren taldeak izan zituen bi aukera onenak. Lehena atezainarekin aurrez-aurre, eta jaurtiketak atezaina gainditutakoan atzelari batek azkenean atearen marra parean ateratzea lortu zuen. Bigarrenean, jaurtiketa gogor batean atezaina ez da baloiarekin egiten eta azkenean defentsak zailtasun handiz kanporatzen du. Oiartzunek jaurtiketa bakarrean garaipenaren gola lortu zuen, ertzetik egindako jaurtiketa indartsu batekin; atezainak baloia ukitu arren ez zuen nahiko desbideratu eta barrura sartu zen.
Klubeko zuzendaritzatik azaldu dutenez, «oso pozik» daude talde guztiek egindako lanarekin, eta dagoeneko lanean dabiltza hurrengo denboraldia prestatzen.
Argazkiak: Mikel Rodriguez