Gehiago merezi izan genuelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Galarza 2017ko martxoaren 9a

Inauterien ondorengo partida prestatzen gogotsu jardun ginen astean zehar.  Aurreko egunetan pilatutako nekeari aurre eginez bizitako istorio eta kontakizun artean gogor entrenatu genuen azken partidako zapore gazi-gozoa alde batera utzi eta hiru puntuak lortzeko asmotan.

Horretarako ligako liderra genuen aurrean, bagenekien ez zela erreza izango baina umore ona ez zen falta partida aurretik aldageletan. Mireia eta Leirek inauterietan ikasi dituzten dantza eta kantak erakusten zizkiguten bitartean Juneren koreografiek partida aurreko tentsioak kitatzeko balio izan zuten.
Partidari ez genion oso ondo ekin eta hasi bezain pronto jaso genuen Oiartzunen lehen gola. Baina taldeak ondo erreakzionatu zuen eta aurkaria estu hartzea lortu genuen.

Bigarren zatian indartsu atera ginen eta horrela iritsi zen berdinketaren gola, atzelari baten eta atezainaren arteko gaizki ulertua ondo aprobetxatu zuen Mireiak. Poz horrek ordea ez zuen asko iraun, hortik gutxira iritsi zen aurkarien bigarrena korner batean.

Bukaera bitartean berdinketaren gola lortzen saiatu ginen eta gauzak zail jarri genizkien baina ez zen beste golik izan.

Amaieran egindako lanarekin gustura, baina gehiago merezi izan genuenaren sentsazioarekin geratu ginen.
Horrela jokatzen jarraitzen badugu azken partidetako bolada txarrari buelta eman eta denboraldia ondo bukatzeko moduan izango gara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!