Aiora Galarza: "Geure buruan gehiago sinesteko"

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Galarza 2015eko urriaren 7a

Lehenengo partida ondoren geratu zitzaigun zapore gazi-gozoa eta gero, ligako lehenengo garaipenaren bila abiatu ginen.  Partidaren ordu berantiarrak  batzuei planak zapuztu zizkien arren, behin Añorgara iritsita, guztia eman eta hiru puntuak eskuratzeko prest  agertu ginen.

Aldageletan umore ona nabari zen partida aurretik, gero,  batzuk beroketei ekin zien bitartean, aulkikoak bertan zegoen saskian saskibaloian jolasten aritu ziren, edo saiatu ziren hobeto esanda; ez baitzuten abilezia handiegirik erakutsi, hobe izango dugu futbolean jarraitzea... jajaja... min hartutakoak eta infantilak ere animatzeko prest gerturatu ziren eta hala ekin genion partidari  aste osoan egindako lan txukunak bere fruituak emango zituela sinetsita.

Partida hasiera nahiko lehiatua izan zen, Ainhoak gola sartu eta gehiago jokatzen hasi ginen arte. Lehen zati amaieran iritsi zen bigarrena jokaldi nahasi batean.

Bigarren zatian emaitza aldeko genuela lasaiago jokatu eta gehiago dominatu genuen. Izandako aukerak ondo aprobetxatzen jakin genuen eta horrela iritsi ziren Joana eta Henarren golak.  

Amaieran, Luberrik 0 Tolosak 4.

Emaitza honek konfiantza hartu eta geure buruan gehiago sinesteko balioko digu. Hau hasi besterik ez da egin eta lanean segi beharra dago.

Aupa neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!