Harmailetatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Galarza 2015ko urt. 6a, 11:52

Urteko lehen partida jokatzeko gogotsu abiatu ginen Getxo aldera, etxetik kanpo denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin.  Aurkari zaila genuen aurrean, Bizkerre, ligako hirugarren sailkatua, baina, azken partidetako emaitza txarrei bukaera eman eta hiru puntuak lortzea garrantzitsua zen behealdeko postuetatik ateratzeko.

Nahiko ondo ekin genion partidari baloia ondo mugituz, baina, aurkariak aurrelarien abiadura aprobetxatuz min asko egin ziguten. Horrela, defentsako akats baten ondorioz iritsi zen etxekoen lehen gola. Guk  gure jokoarekin jarraitu genuen eta pare bat aukera garbi izan arren, 1-0 ekoarekin joan ginen atsedenaldira.
Indartsu ekin genion bigarren zatiari eta berdinketaren gola lortzen saiatu ginen, baina, aukerak sortzea asko ari zitzaigun kostatzen. Orduan penaltiz Bizkerreren 2-0ekoa iritsi zen. Animoak asko jaitsi ziren arren golen bat sartzen saiatu ginen, baina, ezin izan genuen lortu. Horrela beraz, 2-0 bukatu zen partida.


Kolpe gogorra izan zen guztiontzat baina, burua jaso eta lanean jarraitu beharra dago egoera honi buelta emateko. Talde honek  askoz gehiago eman baitezake.


Aupa neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!