150 kilo janari baino gehiago bildu dituzte Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Muñagorri 2015eko urtarrilaren 11

Aurten Ibarrako Urte Zahar Krosa arrakastatsua izan da, bai partehartzaile kopuru aldetik eta baita jaso dugun elikagai kopuru aldetik ere.

Aurten Ibarrako Urte Zahar Krosan 150 kilo janaritik gora bildu dira. Gure helburua korrikalari bat=janari pakete bat soberan bete da, korrika atera ez ziren hainbat pertsonek ekarpena egin zutelako eta korrikalari asko ere, bi edo hiru pakete ekarriz eman zutelako izena. Mila, mila esker denei. Mundialak zarete!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!