Ibarrako III. Urte Zahar Krosa, prest

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Muñagorri 2014ko abe. 10a, 10:31

Aurten ere, iaz bezala, inskripzioa elikagaiaren truke izango da, korrikalari heldu bakoitzak dortsala hartzeko egunean edozein motatako elikagai pakete bat ekartzea eskatzen dugu.

Aurreko edizioek herrian izandako arrakasta ikusita, antolatze lanei gogotsu ekin diogu aurten ere, eta hemendik aurrera urtero jarraitzeko asmoa dugu gainera.

Aurten ere, nola ez, herritar multzo handi batek bolondreski emandako laguntza eta Hauspoa Kultur Elkartearen ezinbesteko babesarekin antolatu dugu; beharrezkoa egiten zaigu azpimarratzea, elkarte zein norbanakoen aldetik jaso dugun hausporik gabe ezin izango genukeela jada geurea sentitzen dugun krosa borobildu.

Puzle honetan, derrigor aipatu behar baita ere, herriko taberna eta merkatariek osatzen duten pieza: garrantzitsuena ez bada, garrantzitsuenetakoa behintzat bai. Beraiek herriaren aldeko apostua egina dute eta apostu horren fruituetako bat izango litzateke herrian antolatzen diren ekitaldiek duten arrakasta.

Kros honek herritarrak urtearen amaiera kirol pixka bat eginez ospatzea du helburu, modu alaiean eta xumean, festa giroa sustatuz eta konpetizio kutsua kenduz. 

Aurten ere, iaz bezala, inskripzioa elikagaiaren truke izango da, korrikalari heldu bakoitzak dortsala hartzeko egunean edozein motatako elikagai pakete bat ekartzea eskatzen dugu. 

Xehetasun gehiago datorren abenduaren 17an Kultur Etxean egingo Krosaren III. edizioaren aurkezpenean emango dira.

Haur, gazte eta heldu, animatu Ibarrako krosean parte hartzera. 

http://ibarrakrosa.blogspot.com.es/

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!