Maria Arostegietari omenez

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Muñagorri 2014ko martxoaren 21a

Gaur Iñaki Azkunaren heriotza izango da hizpide berripaper guztietan, beste edozein pertsona anonimo itzalera bidaliz eta famili eta lagunen testu-ingurura mugatuz. Baina gaur goizean beste emakume zoragarri bat joan zaigu ondotik, eta hemendik bere izana gogora ekarriz, omenaldi xume bat egin nahiko nioke. Maria Arostegieta elduaindarra 82 urte egin eta bi egun beranduago zendu da.

Emakume honek, bere bi ahizpa eta hauetako baten senarra eta seme-alabekin famili handi bat osatzen zuten Elduainen eta urte luzeetan, ia bizi guztian, herriko kontzejuren kudeatzaileak izan dira. Betidanik Kontzejuko Mari bezala ezagutu dugu elduaindarrok eta emakume langilea izateaz gain, oso eskuzabala izan da beti; Beti umore onez eta dena emateko prest. Kontzejuko barra atzean ezagutu genuen umeak ginenean eta goxokiak erostea sartzen ginenean, beti lanean eta beti umoretsu.

Taberna utziz geroztik ere makina lan egindako emakumea izan da Mari, tia Mari, elduaindar askok deitzen genion bezala. Emakume osoa eta pertsona ezin hobea.

Agur eta ohore!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!