Ibarrako krosean bildutako janaria janari bankura

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Muñagorri 2014ko urtarrilaren 21a

Pasa den abenduaren 31n Ibarran II Urte Zahar Krosa antolatu zen eta bertan, izen-ematearen truke elikagai pakete bat ekartzea eskatzen zen (korrikalari bat=elikagai bat). 90 pertsonek hartu zuten parte kros gazte eta xume honetan eta krosaren leloa bere eginez, janari kilo pila bat biltzea lortu zen. Ibarrako Udaleko gizarte zerbitzuen eskutik Oiartzungo janari bankura bideratuko da bildutako janari guztia aste honetan bertan. Ibarran parte hartu zuten korrikalarien borondatea eta eskuzabaltasuna 104 kilo janari bilakatu dira. Antolakuntzaren partetik esker mila parte hartu zenuten guztiei, lanean ibili zinetenei eta era batera edo bestera festa txiki hau egiten parte izan zareten guztiei. Eskerrik asko Ibarrako merkatariei eta eskerrik asko Hauspoari. Antolakuntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!