Elkartasun eguna Ibarran datorren ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia 47ak herrian, Tolosaldea 2019ko irailaren 3a

Salgai daude Ibarrako Galtzaundi eta Atari eta Tolosako Amaiur eta Asteasuarra tabernetan datorren irailaren 6an Ibarran ospatuko den elkartasun eguneko afarirako txartelak. Ez gelditu txartelik gabe eta eskuratu lehenbailehen!




#Altsasu, Katalunia #1O edo beste hainbat eta hainbat kasuetan bezala, beste INJUSTIZIA berri baten aurrean gaude. Estatuaren biolentziak oraingoan 47 lagun jo ditu, 47 guraso, seme-alaba, senide...., eta tartean Minde.

Irailaren 16an hasiko da 11-13 sumario politikoa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 
Jon Mintegiaga Oiarbidek, beste guztiek bezala, urte luzeetarako kartzela zigorra jasotzeko mehatxua du aurrean. 

Iraileko 6,7,8 asteburuan auziperatu guztien herrietan *Elkartasun Eguna* antolatuko da. Ibarran irailaren 6an egingo dugu. 
Herria elkartasunez blai egitea lortu behar dugu, elkartasuna ez delako delitua. 
Epaiketa politikorik ez! #MindeHerrian #47akHerrian #Makroelkartasuna

Elkartasun afariko txartelak Galtzaundi, Atari (Ibarra), Amaiur eta Asteasuarran (Tolosa).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!