Irura Zainduz topaketa irekia. Irurako Udalak Irura Zainduz prozesua jarri du martxan, herrian zaintzak modu komunitarioan antolatu, ulertu eta indartzeko helburuarekin. Zaintzen egungo erronkei aurre egiteko, ikuspegi feminista, jasangarritasuna eta elkarlana ardatz dituen ekimen kolektiboa da. Prozesu honen barruan, herritar guztiei irekitako topaketa bat egingo dute, ekimenaren nondik norakoak aurkezteko: asmoak, helburuak eta proposatutako Zaintza Ekintza Plana. Era berean, Zaintza Mahaia aurkeztuko dute, maiatzean zehar egindako talde elkarrizketen ondorio nagusiekin batera. Saioak aukera emango du, halaber, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko, prozesua elkarrekin aberasteko. Zaintza guztion ardura delako, Irurako herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
Emakumeen osasunerako eta norbere zainketarako produktu organikoei buruzko tailerra.
Zine-gau feminista antolatu dute, bai heldu, bai haurrentzat. Herriaren goxotasunean euskarazko bi film feministez gozatzeko aukera egongo da krispetekin. Helduek Erlauntza (Mireia Gabilondo, 2020) filma ikusiko dute; haurrek, aldiz, Nur eta herensugearen tenplua (Juan Bautista Berasategi, 2017). Batak zein besteak emakumeak ditu protagonista.