Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Donostiako Donostia Arena-Illunben eta 3.000 bertsozale pasatxo bildu ziren bertan. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehena izan zen saioa eta ariketa guztiak egin ondoren, Aitor Mendiluzek lortu zituen puntu gehien; 760 hain zuzen.
Horrela geratu dira puntuazioak:
- Aitor Mendiluze Gonzalez_________760
- Joanes Illarregi Marzol____________729.5
- Aner Peritz Manterola____________719
- Julio Soto Ezkurdia ______________696.5
- Agin Laburu Rezola_______________695.5
- Saioa Alkaiza Guallar_____________670
Mendiluzek, beraz, abenduaren 20an Iruñean jokatuko den finalean kantatuko du. Zazpigarren aldiz izango da finalean.
Horren aurretik, ordea, bigarren itzuliko beste bi finalaurreko jokatuko dira: azaroaren 28an, Gasteizen, eta abenduaren 5ean, Bilbon. Azken saio horretan ariko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari den eskualdeko bigarren bertsolaria: Oihana Iguaran amasarra.