Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

Illunben nagusitu eta finalean kantatuko du Mendiluzek

Tolosaldeko Ataria

Nagusitasunez aritu zen Donostiako finalaurrekoan, gainerako bertsolariei gain hartuta. Zazpigarren finala jokatuko du Iruran bizi den andoaindarrak. 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Donostiako Donostia Arena-Illunben eta 3.000 bertsozale pasatxo bildu zirenbertan. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehena izan zen saioa eta ariketa guztiak egin ondoren, Aitor Mendiluzek lortu zituen puntu gehien; 760 hain zuzen.

Horrela geratu dira puntuazioak: 

    • Aitor Mendiluze Gonzalez_________760
    • Joanes Illarregi Marzol____________729.5
    • Aner Peritz Manterola____________719
    • Julio Soto Ezkurdia ______________696.5
    • Agin Laburu Rezola_______________695.5
    • Saioa Alkaiza Guallar_____________670

Mendiluzek, beraz, abenduaren 20an Iruñean jokatuko den finalean kantatuko du. Zazpigarren finala izango du bertsolariak. 

Horren aurretik ordea, bigarren itzuliko beste bi finalaurreko egingo dira. Azaroaren 28an, Gasteizen, eta abenduaren 5ean Bilbon. Bertan ariko da, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan ari den eskualdeko bigarren bertsolaria, Oihana Iguaran amasarra. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!