Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

Aitor Mendiluzek irabazi du Gernika-Lumoko finalaurrekoa

Aitor Mendiluze, gaur, Gernika-Lumoko saioan. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatu da gaur Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan; Iruran bizi den bertsolari andoaindarrak bildu ditu puntu gehien eta Donostiako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean.

Sarrerak guztiak amaituta zeuden bezperetatik eta espero bezala 1.600 bertsozale inguru elkartu dira gaur Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo itzuliko hirugarren finalaurrekoan. Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu aritu dira kantuan.

Ariketa puntuagarriak amaituta, Aitor Mendiluzek lortu du puntu gehien biltzea: 713 puntu. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Donostian kantatuko du azaroaren 21ean. Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera. Ziurrenik, gaurko saioko bertsolari guztiak arituko dira bigarren itzulian ere, alde txikia izan baita guztien artean; Mendiluzek 26 puntu atera dizkio seigarren izan den Labururi.

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  1. Aitor Mendiluze: 713 puntu.
  2. Aner Peritz: 707 puntu.
  3. Joanes Illarregi: 707 puntu.
  4. Ane Labaka: 703,5 puntu.
  5. Aitor Bizkarra: 694 puntu.
  6. Agin Laburu: 687 puntu.

Honako puntuazioa jaso dute bertsolariek ariketa bakoitzean:

  Zortziko handia Zortziko txikia Puntutan Bakarka Hamarreko txikia Guztira
Aitor Mendiluze 146.00 142.50 145.00 131.50 148.00 713.00
Aner Peritz 130.50 148.50 140.50 147.50 140.00 707.00
Joanes Illarregi 137.00 137.50 144.50 140.50 147.50 707.00
Ane Labaka 137.00 143.00 138.50 144.50 140.50 703.50
Aitor Bizkarra 135.50 137.50 121.50 154.00 145.50 694.00
Agin Laburu 139.50 137.00 132.00 136.50 142.00 687.00

Lehenengo itzuliko azkena, Miarritzen

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa azaroaren 14an izango da Miarritzeko Jai Alain, 17:00etatik aurrera. Kantuan ariko diren bertsolariak Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dira. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Miarritzeko saioarekin jakingo da zeintzuk izango diren finalaurrekoen bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak, baita, hiru saioen osaerak zeintzuk izango diren ere.

Oraingoz, honela dago sailkapena:

    Urriak 24 | Larraun-Lekunberri Urriak 31 | Eibar Azaroak 7 | Gernika-Lumo Guztira
1 Amets Arzallus 746.50     746.50
2 Nerea Ibarzabal   740.00   740.00
3 Beñat Gaztelumendi 733.00     733.00
4 Alaia Martin   722.00   722.00
5 Miren Artetxe   713.50   713.50
6 Aitor Mendiluze     713.00 713.00
7 Aner Peritz     707.00 707.00
8 Joanes Illarregi     707.00 707.00
9 Ane Labaka     703.50 703.50
10 Oihana Iguaran   701.50   701.50
11 Nerea Elustondo   696.00   696.00
12 Aitor Bizkarra     694.00 694.00
13 Saioa Alkaiza 689.50     689.50
14 Agin Laburu     687.00 687.00
15 Xabat Illarregi 674.50     674.50
16 Xabat Galletebeitia 664.00     664.00
17 Asier Azpiroz   642.50   642.50
18 Gorka Pagonabarraga 624.00     624.00

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!