Azaroaren 7an, larunbatean jokatuko da lehenengo itzuliko hirugarren saioa, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etan hasita. Bertan ariko da Irurako Aitor Mendiluze Gonzalez, Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzolekin batera. Gai-jartzaile Igor Menika Bengoetxea ariko da.
Fase honetako epaileak Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira.
Gernikarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, eta larunbatean, 15:30ean zabalduko dute txarteldegia.