Emakume sortzaileek hartu dute plaza

Irura Moretuz talde feministak, bosgarrenez emakume sortzaileen azoka antolatu du. Goizean egin dute herriko plazan, eta 30 postu inguru izan dira ikusgai.

Emakume sortzaileek bosgarren hartu dute Irurako plaza. Eguraldia alde izan dute goiz guztian zehar eta jendetza gerturatu da bertara. Askotarikoak izan dira bertan ikusi eta salgai izan diren produktuak; besteak beste, zeramika, bitxiak, jantziak, pinturak edota jostailuak bezalakoak izango dira, eta horrekin batera, ogia eta gozoak ere erosi ahal izango dira. Aurten, berritasun moduan, Irurako ikastolaren 50. urteurrenaren harira kaleratu duten arropa izan da salgai, eta talo postua ere jarri dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!