Irurako hilerrian eguzki-plakak jarriko dituzte

Tolosaldeko Ataria

Anoetako kiroldegian jarritako plaka fotovoltaikoak.

88 eguzki-plakako instalazioak 44 kWp-ko potentzia izango du, eta sortutako energia Kulturunearen, Trinketearen eta udaletxearen kontsumorako erabiliko dute. Proiektuak 48.000 euro inguruko kostua izango du.

Irurako Udalak trantsizio energetikoari lotutako proiektu bat iragarri du: energia berriztagarria sortuko duen instalazio fotovoltaiko bat eraikitzea. Instalazioak 88 eguzki-plaka izango ditu, guztira 44 kWp-ko potentziarekin. Herriko hilerrian kokatuko da instalazioa.

Bertan sortutako energia hiru eraikin publikoren kontsumorako bideratuko dute: Kulturunearen, Trinketearen edo frontoiaren eta udaletxearen kontsumorako.

Proiektuaren kostua 48.000 euro ingurukoa da. Hurrengo asteetan, lizitazio-espedientea amaitu eta lanak enpresa bati esleituko dizkiote.

Udalak trantsizio ekologikorantz ematen ari den urratsen barruan kokatu du proiektua. Besteak beste, azken urteetan aurrerapausoak eman dituzte hondakinen kudeaketan, mugikortasun jasangarrian eta ekonomia zirkularrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!