Irurako Ibaigain pasalekuko baranda egokituko dute

Tolosaldeko Ataria

10.571 euroko inbertsioa egingo du udalak, haurren segurtasuna hobetzeko; lanak azaroan hasiko dira.

Irurako Udalak hainbat aldaketa egingo ditu Ibaigain pasalekuko barandan. Lanek 10.571 euroko kostua izango dute, eta azaroan hasiko dira.

Lan hauek eskaera bati erantzuten diote. Irura Lagunkoia taldeak herrian zehar egindako bisitan, hainbat hobekuntza-premia identifikatu zituen. Besteak beste, Ibaigain pasalekuko baranda egokitzeko eskatu zuen, haurren segurtasuna hobetzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!