Cabang hirugarren, Asiako Jokoetan

Tolosaldeko Ataria

John Cabang, Asiako Jokoetan 110 metroko hesidunetako proba amaitu berritan. Argazkia: Real Sociedad.

Filipinetako selekzioarekin lehiatzen den atleta irurarrak brontzezko domina jantzi du Asiako Jokoetan, eta denboraldiko marka onena egin du 110 metroko hesidunetan.

Filipinetako selekzioarekin lehiatzen den John Cabang Tolentino atleta irurarrak Nagoyan (Japonia) jokatzen ari diren Asiako Jokoetako 110 metroko hesidunetan parte hartu du asteburuan. Finalean hirugarren izan da irurarra, 13.48ko denbora eginda –denboraldiko marka onena da–, eta brontzezko domina eskuratu du. Yuanjiang Chen txinatarra izan da txapeldun (13.15) eta Rachid Muratake japoniarra bigarren (13.29).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!