Ostiralean, irailaren 25ean, 18:00etan, 2025ean jaiotako eta Iruran erroldatutako haurrei jaietako zapia emango diete Kultura Mahaiko kideek. Eta 18:30ean izango dira agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera, eta jarraian kalejira egingo da Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin. Aurten, Gazte Alaiak elkarteak 50 urte beteko ditu, eta, Kultura Mahaiak proposatuta, elkartea sortu zuten bazkideetako batzuek botako dute jaiei hasiera emango dien suziria.
Hurrengo egunetan, besteak beste, Gazte Festa, haur-parkea, dantza-soka, erraldoien konpartsen topaketa, Onintza abesbatzaren eta Oliteko Cant-arte taldearen emanaldia, Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari ikuskizuna eta Markeliñeren Artilusio ikuskizuna izango dira.
Aurtengo kartelaren eta egitarauaren azalaren egilea Ikerne Lasa Salaberria da.
Egitaraua
Irailak 25, ostirala
- 18:00. 2025 urtean jaiotako eta Iruran erroldatutako haurrei jaietako zapia emango diete kultur mahaiko kideek.
- 18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Jarraian kalejira Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin.
- 19:00. VIII. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finalerdiak trinketean.
- 21:00. Barrikotea San Migel plazan.
- Ondoren. Gabezin taldearen emanaldia.
Irailak 26, larunbata
- 09:00. Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik.
- 11:00-13:00 eta 15:30-18:30. Haur-parkea ikastolako patioan.
- 13:00. Dantza-soka San Migel plazan.
- 14:00. Haurren bazkaria elizako arkupetan.
- 14:30. Gazteen bazkaria.
- 18:30. Poteo musikatua Zutik elektro- txarangarekin.
- 23:30. EH Sukarra eta Olgetan taldeen emanaldia San Migel Plazan.
Irailak 27, igandea
- 11:00. Irura, Ibarra, Lezo, Lazkao, Noain eta Irurzungo Erraldoien konpartsen topaketa eta kalejira Loatzo Musika eskolako trikitilariek lagunduta.
- 17:45. Onintza abesbatzaren eta Oliteko Cant-arte taldearen emanaldia San Migel Plazaz.
- 19:00. Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari ikuskizuna.
- Ondoren. Taloak dastatzeko aukera ikastolako txosnan.
Irailak 28, astelehena
- 18:00. Markeliñe taldearen Artilusio ikuskizuna.
Irailak 29, asteartea, San Migel eguna
- 11:00. Meza Nagusia.
- Ondoren. Dantzariaren agurra udal korporazioari. Jarraian, Irura Bizi Elkartearen Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta hamaiketako herrikoia.
- 17:00. Aizkolariak bikoteka: Jexux Mari Mujika eta Oihana Fernandez, Laiene Pikabea eta Eloi Kortxeroren aurka. Harrijasotzailea Olaia Esnaola. Esataria Edurne Ayuso.
- 19:30. Bertso saioa elizan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Urriak 1, osteguna
- 18:00. Umore saioa gazteen karpan. Umoregileak: Maialen Sorzabalbere, Julempo, Maria Blanco, Asier K eta Manex Astigarraga.
Urriak 2, ostirala, Mozorro eguna
Gaia: euskal kultura eta Euskal Herriko jaiak.
- 17:30. Irurako I. 3x3 Multikirol txapelketaren finalak kirol anitzeko pistan.
- 19:00. Sagardo dastatzea San Migel plazan.
- 22:30. Play Back jaialdia + sorpresa San Migel plazan.
- Ondoren. Zuzeneko musika emanaldiak: IGAko karpan: Talka taldea eta DJ Piturrio, Ikastolako txosnan: Mitoaroa IV, Trinkete tabernan: DJ Andoni, Ostatuan: DJ Lanbretta.
- 11:30. Ados Pilotako emakumeen eskuzko partida eta VIII. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finala trinketean.
- 13:00. Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
- 14:00. Herri-bazkaria San Migel plazan.
- 14:00. Umeak.
- 14:30. Helduak.
- Ondoren. Bingoa Sareren txosnaren eskutik eta musika dantzagarria DJ Bull- ekin.
- 23:00. Herensugea erretzea.
-
23:30. Akerbeltz taldearen emanaldia San Migel Plazan.
Urriak 4, igandea
- 12:00. Meza Nagusia.
- 14:00. Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
- Ondoren. Opari eta sari banaketa eta musika dantzagarria Joxe Mendizabalekin.