Hirigintza lanak egiten ari dira Iruran

Tolosaldeko Ataria

Paper kalean eta Errekalde kalean irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte, eta, aldi berean, Herri Eskolako fatxada berritzeko obra egingo dute.

Irurako Udalak irisgarritasunari lotutako bi obra egingo ditu Paper kalean eta Errekalde kalean.

Paper kalea 1eko espaloia konpondu eta irisgarri bihurtzeko obra kontratatuko da. Lanen zenbatekoa 9.594 eurokoa da.

Bestalde, Errekalde kalean, esparru publikoaren eta pribatuaren arteko espaloia konpontzeko obra egingo da. Lan horien zenbatekoa 5.0497 eurokoa da.

Fatxada berritzea

Horrekin batera, Irurako dalak 31.314 euro bideratu ditu "Herri Eskola" udal kultur ekipamenduko eraikinaren fatxadak eraberritzeko obrara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!