Irurako Udalak Ametsa Trinketeko tabernaren ustiapenerako lizitazioa egin ondoren, Maider Carceller izango da espazioaren kudeatzaile berria.
Horren harira, irekiera festa antolatu dute ostiral honetan, ekainaren 19an, 19:00etan, Ametsa Trinketean. Bertaratzen direnek espazio berria ezagutzeko aukera izango dute; edaria, jan-edanak, musika eta giro ona izango direla aurreratu dute arduradunek.
