Ekainaren 23an, San Juan bezpera dela eta, barrikotea egingo dute Irurako plazan. Ekitaldi jendetsua izan ohi denez, mahaien antolaketa ahalik eta egokiena izan dadin eta antolakuntza lanak errazteko, kuadrilla bakoitzak okupatuko duen lekua adierazi beharko du.
Horretarako, ekainaren 18a baino lehen bete behar dira dagokion formularioan eskatzen diren datuak. Hala eginez gero, egunean bertan kuadrilla bakoitzaren mahaia erreserbatuta egongo da.