Martxan da San Migel jaietako kartel lehiaketa

Ataria 2026ko ekainaren 4a

Iazko kartel irabazlea.

Uztailaren 5era arte aurkeztu daitezke proposamenak udalaren webgunearen bitartez.

Irurako Udalak martxan jarri du 2026ko San Migel jaiak iragarriko dituen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa. Parte hartu ahal izango dute Iruran erroldatutako sortzaile afizionatu zein profesionalek, eta egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak formatu digitalean aurkeztu beharko dira udalaren webgunearen bidez, eta parte hartzaile bakoitzak kode sekretu bat erabili beharko du anonimotasuna bermatzeko. Aurkezteko epea uztailaren 5ean amaituko da.

Kartel irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Hemen kontsulatu daitezke oinarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!