Erabilgarri dago Irurako ur parkea

Ataria 2026ko ekainaren 2a

Ikasturtea amaitu arte, astelehenetik ostiralera arratsaldez egongo da zabalik ur parkea, eta larunbatetan zein igandeetan egun osoz. Udako ordutegiaren berri, berriz, aurrerago emango dute.

Irurako ur parkea dagoeneko zabalik dago herritarrentzat. Ikasturtea amaitu arte, honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara; eta larunbat eta igandeetan, 11:00etatik 21:00etara.

Ur txorrotak martxan jartzeko, sakagailuak erabili beharko dira. Uda garaiko ordutegiari buruzko informazioa aurrerago emango dute. Bitartean, herritarrei gogorarazi diete ur parkea eta plaza guztion espazio publikoak direla, eta, horregatik, ezinbestekoa dela errespetuz jokatzea eta sortutako hondakinak zakarrontzira botatzea.

Bestalde, datorren astean komun publiko bat jarriko dute plazan, iaz bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!