2026/06/17 17:00
Irura Zainduz topaketa irekia.
Irurako Udalak Irura Zainduz prozesua jarri du martxan, herrian zaintzak modu komunitarioan antolatu, ulertu eta indartzeko helburuarekin. Zaintzen egungo erronkei aurre egiteko, ikuspegi feminista, jasangarritasuna eta elkarlana ardatz dituen ekimen kolektiboa da. Prozesu honen barruan, herritar guztiei irekitako topaketa bat egingo dute, ekimenaren nondik norakoak aurkezteko: asmoak, helburuak eta proposatutako Zaintza Ekintza Plana. Era berean, Zaintza Mahaia aurkeztuko dute, maiatzean zehar egindako talde elkarrizketen ondorio nagusiekin batera. Saioak aukera emango du, halaber, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko, prozesua elkarrekin aberasteko. Zaintza guztion ardura delako, Irurako herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?