Festa giroa ari dira izaten azokan

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 24a

XIII. Artisautza eta elikagai azoka ari dira ospatzen Iruran, eta erraldoien konpartsak alaitu du goizean goiz giroa. Eguerdiko 14:00ak arte izango dira postuak zabalik.

Plazako obrak direla eta, azoka frontoiaren eremuan egin dute aurtengoan; eta eguraldi onarekin kanpoan jarri dituzte postuak. Guztira, 30 postu inguru bildu dira pilotalekuaren inguruan, eta bertan izan dira Euskal Herritik etorritako artisau eta baserritarrak zein kanpotik etorritako saltzaileak ere. Gainera, Irurako Udalak antolatuta, Zizurkilgo Garazi loradendak kokedama tailerra eman du, eta Irurako erraldoien konpartsak alaitu du giroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!