Aste Gastronomikoa egingo dute Iruran

Ataria 2026ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 12tik 15era egingo dituzte ekitaldiak: parrilla ikastaroa, ardo dastaketa eta talo tailerra. Izen emateak maiatzaren 8a baino lehen egin beharko dira.

Iruran Aste Gastronomikoa egingo dute maiatzaren 12tik 15era. Hainbat jarduera egingo dituzte, eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango da. Maiatzaren 8a baino lehen eman beharko da izena. Parrilla ikastarorako elkartean; eta ardo dastaketa eta talo tailerrerako Irurako App-an edo elkartean. Online ere eman daiteke izena.

Irurako Gazte Alaiak elkartean egingo dira ekintza guztiak, 19:30ean hasita. Hau da egitaraua:

  • Maiatzak 12 eta 14. Parrilla ikastaroa (bazkideentzat soilik). Prezioa 40 euro. Kozinatutakoarekin elkartean afalduko dute.
  • Maiatzak 13. Ardo dastaketa, 18 urtetik gorakoentzat. Dohainik.
  • Maiatzaren 15. Talo tailerra eta talo jana, 12 urtetik gorakoentzat. Dohainik. Parte hartzaile bakoitzak egurrezko taula eraman beharko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!