Giro ederra herri krosaren bueltan

Ataria 2026ko apirilaren 25a

150 lasterkari baino gehiagok hartu dute parte Irurako herri krosean. Lehendabizi gaztetxoak aritu dira, eta ondoren helduen txanda izan da.

Askotariko kirol jarduerak izan dituzte aste osoan zehar irurarrek, eta gaur amaitu dute Kirolez Blai ekimena herri krosarekin. Lehendabizi gaztetxoak aritu dira lasterka, 75 inguru, eta ondoren, helduen txanda izan da. 88 parte hartzaile izan ditu helduen krosak.

Giro polita izan da plazaren bueltan, eta bi lasterketak amaituta, sari banaketa eta zozketak egin dituzte.

Sailkapenak

  • Benjamin mutilak
    • 1. Ibai Saizar
  • Benjamin neskak
    • 1. Aldara Galarza
  • Alebin mutilak
    • 1. Ekain Etxeberria
  • Alebin neskak
    • 1. June Lizarraga
  • Helduak mutilak
    • 1. Jon de la Cuesta
    • 2. Aritz Garin
    • 3. Aimar Sucuntza
  • Helduak neskak
    • 1. Itziar Ibarbia
    • 2. Garazi Gurrutxaga
    • 3. Maddi Sucunza
  • Beteranoak gizonak
    • 1. Unai Señoran
    • 2. Xanet Goenaga
    • 3. Asier Aranburu
  • Beteranoak emakumeak
    • 1. Elena Beristain
    • 2. Izaskun Zubeldia
    • 3. Idoia Gabilondo
  • Lehenengo irurarra (helduak mutilak)
    • Gorka Leunda
  • Lehenengo irurarra (helduak neskak)
    • Leire Usabiaga
  • Lehenengo irurarra (beteranoak mutilak)
    • Manuel Molina

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!