Malen Iurrita Blanco irurarrak emaitza apartak lortu ditu Espainiako estatuko juniorren eta kadeteen pista txapelketako aurtengo edizioan: Zilarrezko domina lortu du bakarkako jazarpen proban; eta urrezko domina, berriz, 500 metroko proban.
Galapagarreko belodromoan (Madril, Espainia), apirilaren 2tik 5era bitartean jokatu da txapelketa eta kadeteen kategorian, Euskadiko selekzioarekin lehiatu da.
Irurako Udalak zorionik beroenak helarazi dizkio Malen Yurritari lortutako emaitzagatik, eta etorkizunean ere bide oparoa izan dezala opa dio.