Apirilean Kirolez Blai ekimena antolatu dute egunotarako. Hainbat eragilek parte hartu dute udalarekin batera antolaketan.
Kirol saltsan eta Krosean boluntario lanetan aritzeko izena emateko aukera zabaldu du udalak. Aste horretan, hainbat zeregin izaten dira eta herritarren laguntza ezinbestekoa dela esan dute udal arduradunek. Galdetegi hau bete beharko dute lagundu nahi dutenek.
Hauxe da prestatu duten egitaraua:
-
Apirilak 20, astelehena
- 09:00. Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol egokituaren federaziokoen eskutik saioa frontoian. LH 3-6 maila bitarteko ikasleek, gertutik biziko dute ezintasun fisiko ezberdinak dituzten pertsonek kirolarekin duten harremana. Irurako ikastolak antolatu du saioa.
-
Apirilak 21, asteartea
- 17:30. Trinketean adinekoentzat gorputz lanketa. Herriko adineko pertsonek gorputza lantzeko saioa egingo dute. 65 urtetik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute eta nahi duenak aulkian eserita egiteko aukera izango du. Eguzki Goxo jubilatuen elkarteak antolatu du.
-
Apirilak 22, asteazkena
- 18:30. Udaletxeko ganbaran hitzaldi teoriko-praktikoa: Puro movimiento. Izaskun Anicetok, trebeziaz mugitzen ikasteko argibideak emango ditu. Amaieran liburua Anicetoren liburua zozkatuko da parte hartzaileen artean. Irura Bizi elkarteak antolatu du saioa.
-
Apirilak 24, ostirala
- 17:00. Frontoian Kirol Saltsa. LH3 eta LH6 mailen arteko gazteek sei taldetan banatuta lau kirol joko egingo dituzte: futbol, saskibaloia, skate-irristaka eta xarea. Izen emateak ikastolan edo kultura bulegoan egin beharko dira apirilaren 20ra arte.
-
Apirilak 25, larunbata
- 16:00. Irurako herri krosa egingo dute San Migel plazatik abiatuta. Haurrak 16:00etan aterako dira, eta helduak, berriz, 17:00etan. Aurrez eman beharko da izena.