Irurako pilotalekuan Irura sin fronteras [Mugarik gabeko Irura] ekimena ari dira ospatzen. Euskal Herriaren eta Kolonbiaren arteko zubi gisa antolatu dute jardunaldia, eta goizean hogei bat postuko azoka izan da hitzordu nagusia.
Bertaratu diren herritarrek postu horietan eskuragarri izan dituzte jatorri askotako janariak zein edariak, arropa eta pitxiak. Postuez gain, oholtza bat ere prestatu dute frontoiaren barruan, eta egunean zehar kontzertuak emango dituzte hainbat musika taldek, horien artean, Infama rock taldea, Julian mariatxia, Deython eta bere orkestra, Kimu txalaparta taldea eta DJak.