Irurako erraldoiak berritzen aritu dira, eta gaur aurkeztu dizkiete herritarrei. Erraldoi berrituak erakutsi aurretik, kalejira egin dute herriko kaleetan zehar, eta horretan lagun izan dituzte Lodosako Erraldoiak.
Udaletxearen aurrealdean amaitu dute kalejira, eta ordurako bertan zain zituzten berritutako erraldoiak, estalita. Erakutsi aurretik, Irurako Erraldoien konpartsako kideek eskerrak eman dizkiete eraberritzeaz arduratu den artistari, Irurako Udalari eta Lodosako Erraldoien konpartsari.
Erraldoiak aurkeztu eta, segidan, estreinako dantza egin dute udaletxearen aurrealdean, hiruren artean.