Datorren urteko egutegirako argazkiak bilduko dituzte

Ataria 2026ko martxoaren 27a

Lanak urriaren 11tik azaroaren 11ra aurkeztu beharko dira. Urtean zehar, kirolarekin zerikusia duten argazkiak atera ahal izango dituzte irurarrek.

Iruran erroldatutako herritarrek parte hartu ahal izango dute 2027ko egutegirako antolatutako argazki lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta aurtengo gaia Kirola Iruran izango da. Argazkiak Iruran ateratakoak izan beharko dira, koloretan edo zuri-beltzean.

Argazkiak formatu digitalean (JPG) aurkeztu beharko dira, eta irurabizi@gmail.com helbidera bidali, egilearen datuekin eta argazkiaren azalpenarekin batera.

Aurkezteko epea 2026ko urriaren 1etik azaroaren 11ra izango da. Irailetik aurrera, USB bidez ere aurkezteko aukera egongo da liburutegian.

Epaimahaiak aukeratutako 12 argazkiek 30 euroko bonu bana jasoko dute. Horrez gain, epaimahaiak hautatutako beste lau argazkiren artean, herritarrek bozketaz aukeratuko dute azaleko irudia, eta egileak sari bera jasoko du. Bozketan parte hartzen dutenen artean ere beste 30 euroko bonu bat zozkatuko da.

Sari banaketa abenduan egingo da, Kultur Mahaiak antolatutako ekitaldi batean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!