Irurako plazan egiten ari diren obrak direla eta, aldi baterako lekuz aldatuko dituzte hondakinentzako edukiontziak.
Hemendik aurrera, organikoa eta begira botatzeko edukiontziak elizaren atzealdean egongo dira. Papera, plastikoa edo errefusa botatzeko Peio Arrese kalean edo Errekalde kalean dauden edukiontzietara joan beharko da.
Udaleko arduradunek jakinarazi dute obrak amaitutakoan, edukiontziak gaur egun duten kokapenera itzuliko direla.