Artisautza eta janari azokan izen emateko aukera zabalik

Ataria 2026ko martxoaren 11

Azokan postua jarri nahi dutenek gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko dute apirilaren 12a baino lehen.

Maiatzaren 24an egingo dute Irurako XIII. Artisautza eta janari azoka. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 12ra arte eman beharko dute izena.

Interesdunek gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko dute mezua honako datuekin: izen-abizenak; izen komertziala edo postuaren izena; herria; telefono zenbakia; gehienez hiru argazki; eta artisau lanen deskribapena.

Maiatzeko lehen astean egingo dute postuen aukeraketa eta interesdunei e-postaz jakinaraziko diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!