Irurako VI. Frontenis Txapelketak baditu txapeldunak

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko urtarrilaren 31

Txapelketa herrikoian, Iñigo Garagarza eta Idoia Garaialde izan dira garaile; lehiakorrean, berriz, Asier Mujika eta Unax Apeztegia.

Eguerdian jokatu dituzte Irurako VI. Frontenis Txapelketako finalak, herriko frontoian. Irurako Gazte Asanbladak antolatzen du txapelketa, eta aurten, bi maila izan dira: herrikoia eta lehiakorra. Txapelketa herrikoian, Iñigo Garagarzak eta Idoia Garaialdek osatutako bikotea izan da garailea. 30-17 irabazi die Matxalen Mendizabalek eta Lander Huartek osatutako bikoteari. Lehen zatiaren erdialderako markagailuan alde handia lortu dute txapeldunek, eta bigarren zatian alde horri eutsi diote.

Txapelketa lehiakorreko finala parekatuagoa izan da. Bikoteetako bat Beñat Nogalesek eta Julen Apeztegiak osatu dute; Apeztegiak Iurgi Artola ordezkatu du. Beste bikotea, berriz, Asier Mujikak eta Unax Apeztegiak osatutakoa izan da. Berdinketa ugari izan dira markagailuan, eta tanto nekagarri asko jokatu dituzte. Azken tantoetan, nabaritu da horren eragina aspektu fisikoan. Amaieran, 30-24 irabazi dute Mujikak eta Unax Apeztegiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!